Herria

Lapuebla de Labarca

Izena ibaia zeharkatzeko erabiltzen zen txalupari zor zaio, gaur egungo zubia eraiki arte. Arabako Errioxako herri gazteenetakoa dela uste da, Biasteriko herrixka gisa agertzen baita, 1631n hiribildu titulua eman zioten arte.

Errenazimentuko zenbait etxe daude kaleetan. Horien artean, jauregi-etxe bat nabarmentzen da, burdin hesi onekoa eta fatxadan armarria duena. Plazer handia da kale horietatik ibiltzea, XVI. mendeko Jasokundearen elizara iritsi arte. Elizako portadak Eltziegokoa gogorarazten digu.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.