Herria
Herri hau oso antzinatik agertzen da. Historialari batzuek Deobrigako erromatar herrixkaren ondoan kokatzen dute. 860. urtetik aurrera Rodrigo kondearen jaurerriaren mendean geratu zen. Bere semea, Diego Rodríguez, Burgosko hiriaren sortzailea, izan zen Vela Jiménez Arabako konde izendatu zuena, 883an Cellorigoko guduan musulmanen aurkako borrokan emandako laguntzaren ondoren.
Hemen ere judutegi garrantzitsu bat egon zen. Bere eliza, Bariko San Nikolasi eskainia, Sarmientotarren dorretxearen gainean eraikia dago, XVIII. mendean, eta bertan, leinuaren armarriak geratzen dira.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.