Herria

Larrea

Guevararrek, Oñatiko jaunek, eremu honetako euren lurraldea defendatu nahi izan zutenean, Larrean Pedro Pérez de Lazarraga jarri zuten, eta herri horretan eraiki zuen bere dorretxea, Boloko baserria izenaz ezagutzen dena.

Beste jauregi-etxean, Larrea Jauregian, Bruno Villarreal jeneral karlista jaio zen, Guevarako gazteluaren defendatzailea erasoen aurrean.

Urtero, uztailaren 4an, Barteko Festa ospatzen dute. Jai horrek XVI. mendean du jatorria, aldameneko Ermua herriko biztanleekin izandako larre auziari esker. Bartea da okasiorako egiten duten ogiak hartzen duen izena, eta bertaratutakoen artean banatzen da, garrafoi bat ardorekin batera, Mezaren ondoren. Horren ostean, dantza bereziak egiten dira. Iluntzean, Larreara itzultzen dira eta afari herrikoia izaten dute.

San Pedro elizak XVI. mendeko sagrario on bat eta titularraren tailu bat ditu, San Joseren eta San Isidroren irudiekin batera, pagoetako santugileek eginak. Tourseko San Martin ermitan, titularraren tailu bat dago, Valdivielsotarrena hori ere, eta erromaniko aurreko leihate interesgarri bat absidean.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.