Herria

Legutio

Herriari izena ematen dion hiri titulua Alfontso XI. erregeak eman zion, Arriagako Itunarenak, 1333an.

Borroka ugariren eszenatokia izan da, garrantzitsuenak Karlistaldiak izan direlarik. Horietan, barnealdeko gotorlekua suntsitu zen, eta ate bakarra geratzen da. Azken Gerra Zibilean ere agertoki tristea izan zen, udaletxea suntsitu baitzen, besteak beste.

Elizaren eta apaizetxearen aurrean gurutzadura eder bat dago.

XVI. mendean ospetsuak izan ziren bere burdinolak. Urtegiaren eraikuntza, 1952an, herriaren garapenarekin oso lotuta dago, Aramaionako haranera sartzeko atea da-eta.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.