Herria
Leku estrategikoa Gaztela-Bizkaia ibilbidean. 1835ean, Espartero jeneralak eragindako sute batek biztanleria murriztu zion. Esparterok errepresalian eragin zuen sute hura, bera erailtzen saiatu zirelako.
Herriko historia lokaleko baserririk interesgarriena, beharbada, Ayo baserria da, bertatik pertsonaia ospetsuak atera baitziren, Indietako Idazkari eta Filipe IV.aren semearen kide izandakoa kasu. Eta baserri horretatik irten zen Luiandotarren leinuaren abizena. Eta hurbileko baten batetik Juan de Garay aterako zen, Buenos Airesen sortzailea.
Herriaren kokapen estrategikoak azaltzen du Malatoko Zuhaitzaren oroitzapenezko gurutzea bertan egotea, 1730eko inskripzioarekin, Bizkaiko jendearentzat muga markatzen zuena, zaldunek, ezkutariek eta kapareek beren jaunari inolako soldatarik gabe zerbitzatzen zioten tokiraino, eta hortik aurrera Bizkaiko Foruan ezarritako soldatak ordaindu behar zizkieten.
Bi dorretxe daude. Herri bitxia da hirigintzako plangintzari dagokionez, hiru kalek osatzen baitute: goikoa, erdikoa eta behekoa.
Bertako semeak, Francisco de Arana y Andracak, kanpai bat oparitu zuen eta Sortzez Garbiaren kapera fundatu zuen. Kapera horretara, burdinsare eder batetik sartzen da, Sortzez Garbiaren mihisea ikusteko.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.