Herria

Maeztu

Arraiako lehenengo jauna Juan Ruiz de Gaona izan zen, XIV. mendean dorre bat eraiki zuena. Dorre horretatik El Castillo izena baino ez da geratzen.

Herriak zorigaitz asko igaro zituen XVIII. mendean burdinolak edo, aurrerago, asfaltozko meategiak iritsi eta hobetzen hasi ziren arte.

Hainbat etxek mantentzen dituzte armarriak fatxadetan. Nabarmentzekoa da Samaniegotarren jauregia, XVII. mendekoa, plazaren buru den zortzi tutuko iturri dotorearen ondoan.

Gurutze Santuaren Aurkikundearen elizak erliebe ugari erakusten ditu bere gangen giltzarrietan, horien artean Gaona-Rojas familien armarriak ikus daitezke. Bataiarria eredu izan zen inguruko beste batzuentzat. Dorrearen kanpoko horma batek euli-txori bat du, Burgosko katedralaren estilokoa.

Herritik Kanpezurako irteeran, tren geltoki zaharra nabarmentzen da, gaur egun Arraia-Maeztuko Udalaren egoitza bihurtua.

Eta Vitoria-Gasteizerantz abiatzen bagara, Apellanizko bidean, Kanpoko Andre Mariaren ermita aurkituko dugu, erromanikoa, lehen Santa Eufemiari eskainia, iraileko Gurutze Eguneko Zapi Jaiaren erromeria ospatzen den gurutzetik gertu.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.