Herria

Manzanos

Herri hau, bertan aurkitzen den hestebete-industriagatik ospetsua, pertsona ezagun baten sorlekua izan zen, Tomas Salazar, Sevillako kalonjea. Berak eman zion hasiera bere abizenaren leinuari.

Salazar-Montoyatarren etxeak, XVI. mendean eraikiak, garai hartako leihate bat erakusten du. San Joan Bataiatzailearen elizaren aurrean dagoen eremuan, hilarri bat ikus daiteke. Hilarria Joaquín de Eguía y Aguirrerena da, Narrosko III. markesa, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País/Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea, Peñafloridako kondearekin eta Manuel Ignacio Altunarekin batera.

Elizaren kanpoko aldeko gune batean kanpai-horma bertan zegoela  ikusten da. Kanpaientzako bi arku zituen, baina gaur egun itsututa daude eta hormaren zati bezala aprobetxatzen dira.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.