Herria

Marieta Larrintzar

Egia esan, bi herri dira, Kontzeju bakar batean. Larrintzar jabetza partikularrekoa da eta ia abandonatuta dago.

Han zegoen probintziako dorretxe zaharrenetakotzat jotzen dena. Bertako jaunek protagonismo handia izan zuten Arriagako Kofradian, eta geroago, bandokideen arteko borroketan, Lazarragarren leinuarekin bat egitean, Gebararren konfiantzazko jaunak baitziren.

Bi aldeetako armarriak San Joan elizako zenbait lekutan agertzen dira. Eliza horretan margolan gotiko eder batzuk agertu dira zaharberritze lanetan.

Alboko herriak, Marietak, ospitale garrantzitsu bat izan zuen, gaur egun oraindik ospitalekoa izenaz ezagutzen den etxe batean.

Bere jatorrizko eliza herritik urrun zegoen eta 1500. urtean eraiki zen. 1727an erori zenean, beste bat eraiki zuten San Andres ermitaren hondakinen gainean, gaur egungo kokalekuan. Hasierako eliza Larrintzarreko jauna zen Francisco Pérez de Lazarragaren patronatua izan zen.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.