Herria
Dokumentuek 1114tik existitzen dela diote, baina Peregana mendiak, herritik gertu dagoenak, antzinatasun handiagoa adierazten du, bertan, Burdin Aroko herrixka baten aztarnak aurkitu baitzituen.
Armarri-etxe ugari daude, eta asko dira herri honek eman dituen herritar ospetsuak, horietako batzuk Mexikon protagonismoa izan zutenak. Fernandez Jauregitarren, Urrutiarren edo Llagunotarren kasua da, inguruko eliza eta ermiten zaindaritzan parte hartu zutenak.
Aiarako kondeak jarritako auziaren ondoren berreraiki zen San Pedro eliza, herriko familia ospetsuenen laguntzarekin. Urregintzako bi pieza oso interesgarri nabarmendu behar dira: XVI. mendeko kaliza eta prozesio gurutze bat.
Herrian barna ibiliz gero, Mendietako Kristo baseliza miretsi ahal izango dugu; bertako aldareko mahaia Itzako San Nikolas ermitatik dator.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.