Herria
Herri guzti hauen inguruan, erromatarren aztarnak agertu dira. Horietako batzuk Miñaon agertu ziren eta Arkeologia Museoan daude.
XV. mendean, Gasteizko kontzejukoa izanik, herrixken arteko diru banaketan parte hartzen zuen herrietako bat izan zen, Maria Sarmientok, Aiarako Kantzelariaren semearen emazteak esandakoaren arabera.
Herri hau Miñaoko guduaren eszenatokia izan zen, 1521eko apirilean, komuneroa zen Pedro López de Ayala Aguraingo kondearen porrotaren preludioa, Duranako zubian, Martin Ruiz de Avendaño errealistaren eskutik. Eta 1835ean, berriz ere, lehen karlistaldian, O’Donellen liberalen eta Bruno Villarrealen karlisten arteko borrokaren eszenatoki izan zen.
San Lorentzo elizak elizpe bat du, 1767an eraikia, bertan agertzen denaren arabera. Portadak, kapitelez errematatuta dauden zutabe banatan oinarritutako zenbait arkibolta ditu.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.