Herria

Munain

Bertako bizilagunek, Okarizekoekin batera, Antso IV.a erregeari, euren herrietatik joan ahal izatea eskatu zioten, Agurain hiria populatzera joateko. Hiria gori-gorian zegoen, erregerena baitzen, Alfontso X.ak 1256an sortu zuenetik. Gainera, herri bietako biztanleen ustez, Arriagako Kofradiako zaldunek ez zituzten behar bezala babesten. Azkenean, beren herrietan geratu ziren eta aurrera egiten hasi ziren.

Jasokundearen elizak margolan onak ditu gangen lehen atalean, eta multzo ona osatzen dute giltzarri apainduekin. Burdin hesi dotorea duen erdi-puntuko arku batetik, Vicuñatarren kaperara sartzen da. Kapera hori Juan Perez de Vicuñak sortu zuen 1587. urtean, eta bertan daude lurperatuta familiako hainbat kide. Kapera honetan bataiarria dago.

Erretaula nagusian, sagrario interesgarri bat nabarmentzen da, lau ebanjelarien erliebeen ondoan. Gorputz nagusia Jasokundearen irudi dotore batek hartzen du. Alboetako erretaula batean, San Joseri eskainia, titularraren irudi polit bat mirets dezakegu, Valdivielsotarrek egina.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.