Herria

Narbaiza

Buztingintza tradizioko herria.

Plácido Luzuriaga, XVI. mendean bizi izan zen herriko semea, Miranda Ebroko La Herrera monasterioko abadea izan zen, eta santu ospea lortu zuen.

1900ean Antonio Ortiz Echagüe margolari handiak herriaren ikuspegi bat utzi zuen jasota "Narbaxako Meza" koadroan.

Herriaren goialdean, XVII. mendean eraikitako nekazal jauregi bat dago, Lecea familiarena, fatxadan bere armarriak mantentzen dituena. Familia berekoa, errepide ondoan beste etxe bat ikus daiteke, armarri berdinak dituena. Eta elizatik gertu, 1863an eraikitako beste etxe bat nabarmentzen da, estilo burgesekoa.

San Esteban parrokia XVI. mendekoa da eta bi ate ditu portadan. Presbiterioko gangak bere pintura barrokoak gordetzen ditu. Albo batean, Martin Luzuriagak eraiki zuen kapera ikusten da. XIX. mendearen erdialdean, familia horren zaindaritzapean jarraitzen zuena.

XIII. mendean Mendozatarren familiak eraikitako Barriako monasterio zaharra gertu dago. Klaustroa eta abadesentzako hilerria kontserbatzen dira. San Bernardo eliza ere kontserbatzen da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.