Herria
XIV. mendearen hasieran nahiko biztanle zituen. 1332. urtean Agurain hiribilduan sartu zen
Herriaren indarra elizaren portadaren aberastasunean eta atari erromanikoan nabaritzen da, baita Jasokundearen tenpluaren buru den Andre Maria ederrean ere, izan ere, Arabako Erdi Aroko eskulturarik ederrenetakotzat hartzen da.
Elizak XIII. mendeko jatorrizko tenpluaren elementu asko gordetzen ditu. Bitxia da, elizpean aldare bat zegoelako. Gaur egungo erretaularen aurretik, non Jasokundearen irudi bat ikusten den, San Joan Bataiatzailearen eta San Pedroren bi tailurekin batera, beste bi izan ziren, aipatutako XIV. mendeko Andre Maria buru zutela. Irudi hori, eta beste bost, 1973an aurkitu ziren, urte luzeak lurperatuta eman ondoren.
Zadorra ibaiaren sorlekutik gertu dago herria, Peña Rojan. Okariz eta Munain arteko pasealekua du, bost mendeko antzinatasuna duten 600 zuhaitz baino gehiagorekin, "Ehun urtetik gorako zuhaitzen ibilbidean". Hainbesteko interesa piztu du, ezen Ingalaterrako erreginaren lorezainak ere etorri baitira ikustera, aztertzeko. Animalia espezie endemikoak ere agertu dira (125 liken eta 225 onddo).
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.