Herria

Oleta

Hemen ere famatuak izan ziren bere burdinolak; izan ere, XIV. eta XV. mendeetan herriak Muxika-Olaeta (Muxikako burdinolak) izena hartu zuen, Muxika-Butroiko jaunak bertan horietako batzuk eraiki zituelako.

El Limitado izeneko lursaila ospetsua da, Olaetako lursailean dagoen arren, beti izan delako Otxandio eta Aramaioren arteko liskarren arrazoia, Aramaioko Jaunaren emazteak, 1457an, lur hori Otxandioko herriari betiko laga zionetik.

Gaur egun erretegia den Gomilaz ostatua puntu garrantzitsua izan zen Olaetaren historian. 1550etik dago dokumentatua, Ibururluzeta izenaz ezagutzen den eta 1844tik dokumentatua dagoen bere errotarekin batera.

Herriko plazan, zubiaren ondoan, harrizko gurutze eder bat dago, Pasioaren ikurrekin, Tomas Besterretxeak XVIII. mendean trazatua, jatorrian bidegurutze batean jarri zutena, herriaren sinesmenari jarraituz.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.