Herria
Bere San Bizente elizaren balioetako bat absideko hagaburutxoetan dago. Han, lehoi bat, animalien buruak, giza busto bat, kokospeko uhala duen dama bat, gizon gazte bat eta beste batzuk ikus daitezke, bisitarien gozamenerako. Absidearen alderik ederrena hiru gorputz dituen erdiko zatia da.
Barruan, Vitoria-Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan dagoen Euskal Herriko guadamezi bakarra (larru polikromatuzko pieza) aurkitu zuten.
Herriko etxeen artean paseatuz, Hurtado de Mendozatarren dorretxea eraiki zen orubea ikus dezakegu. Gaur egun ez da dorretxe horretako ezer geratzen.
XV. mendeko dorre itxurako laborantza-etxe bat geratzen da, ikuztegiaren aurrean. Haren jatorria ez da ezagutzen, baina izkina batean dorre baten aztarnak daude. Herritik oso gertu, Ubarriarango Andre Maria, Otobarreneko zaindariaren ermita dago.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.