Herria

Retes de Llanteno

Etxeak oso sakabanatuta dituen herria da, besteak beste, Revilla-Presa familiaren etxea nabarmentzen da, armarria duena, XVIII. mendekoa. Herriak errota bi ere bazituen joan den mendera arte.

XV. mendean, Palomarreko dorrea eraiki zen, ibaiaren gaineko zubi baten gainean, gaur egun baserri bihurtua, baina bere sakonunea, goiko atea eta egurrezko urkamendi bat mantentzen zituena XVII. mendean. Dorre hori, Retes abizenaren orubea zen, eta, bertatik, herriko historian garrantzitsuak ziren pertsonaia batzuk irten ziren, baita Mexiko eta Peruko historian ere, bertara joan baitziren familia horretako hainbat.

San Andres eliza aurreko tenplu baten gainean eraikita dago eta erretaula xume bat du. Bertan, titularraren irudia besterik ez da agertzen.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.