Herria

Salcedo

Hilerritik hasiko gara herri honi buruz hitz egiten. Kanposantuari atxikita, San Pedro ermita dago, aurretik zegoen beste tenplu baten gainean eraikia, San Esteban monasterioa, Erdi Aroan abandonatua eta Ama Birjinaren irudi erromaniko bat eta bi margolan flandestar dituena.

Inguruan, hamar bat hilobi ikus ditzakegu, nekropoli batekoak, eta toki horren antzinatasunaren berri ematen digu.

Herriko etxeen artean, Erlojuaren Dorrea izeneko eraikin bitxi batekin eta komentu itxura duen San Esteban tenpluarekin egingo dugu topo.

Aipatzekoa da inauterietako festa. Festa horretan, Porretero bere pertsonaia ez da sutan erretzen inauteri festa gehienetan bezala, baizik eta hemen teilatu batera botatzen dute, piztiek harrapatu dezaten. Probintziako egiten diren inauteri zaharrenetako bat da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.