Herria

Subilla-Gasteiz

Handik oso gertu Subijana-Morillas izeneko beste herri bat dagoenez, Subillana-Gasteiz izena eman zioten honi.

Herri honetako eraikinik esanguratsuena Simon de Anda y Salazar pertsonaia ospetsuaren jaiotetxea da. 1709an jaio zen, Gesaltza Añanan eta Gasteizko Dominikoen komentuan ikasi zuen, eta, ondoren, Manilako gobernadore izatera iritsi zen magistratua izan zen. Hainbeste gudu jasan behar izan zituenez, Karlos III.ari laguntza eskatu zion, eta elefante bat bidali zion opari 1773an. Horregatik agertzen da pakidermo bat bere etxearen fatxadan dagoen armarri handian.

Bitxia bada ere, etxe horren atzealdean Cadogan koronel ingelesa dago lurperatuta, erasoetako batean eraila erori zena, eta bere lagunei iruditu zitzaien hura lurperatzeko moduko eraikin ohoragarri bat zela, eta han utzi zuten.

San Esteban elizak arku itsutua du horma batean, hilobi-kaperaren baterako sarbidea izan zitekeena. Kanpai-horma tenplutik bereizita dago.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.