Herria

Tobillas

Herriaren izena inguruetan dagoen toba porotsu harriaren ugaritasunagatik da. V. eta VIII. mendeen artean, eremutarren presentzia gertatu zen inguru horretan, eta, garai horretakoak dira haitzetan dauden haitzulo ugari.

San Roman eliza, probintziako antzinakoena da, eta IX. mendean kokatzen dute, toba kupula baten hondarrek ziurtatzen duten bezala, Montoriako elizan agertzen direnen antzekoak.

Litekeena da San Romani eskainitako monasterio zahar eta garrantzitsu batena izana. Monasterio hori 822an existitzen zen, agertu diren eta garai hartakoak diren hilarri mozarabiar batzuen arabera. Eraikuntza lanek lau etapa izan zituzten, eta lau etapa horietako elementuak ezin hobeto ikus daitezke: Goi Erdi Aroko hondarrak, Avito abadearen garaiko absidean, 822an. Vigila abadearekin egin zen hurrengo zaharberritzetik, X. mendean, bi leihate geratzen dira, eta, geroagoko garaietakoak dira, agertutako hilarri batzuk. Fatxadan, erloju bat ikus daiteke, eguzki-erlojuen estilokoa, baina desberdina. Erloju kanonikoa da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.