Herria

Trebiñu

Trebiñuko hiribilduak Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeren eskutik jaso zuen forua 1161ean, 1200ean Gaztelara pasa zen arren, Alfontso VIII.aren garaipenaren ondoren.

XVI. mendean, Trebiñuko kondeek jauregi bat eraiki zuten. Jauregi hori hiribilduaren erdian ikus dezakegu, gaur egun udaletxea den horretan, eta ez da nahastu behar oso gertu dagoen eta fatxadan Santa Barbararen irudi baten ondoan bi armarri dituen beste etxetzar batekin.

Jakina da judutegi boteretsu bat egon zela hemen. Herri honen garrantzia ikusteko bost eliza izan zituela jakin behar da, gaur egungo San Pedro eta San Joan elizak geratu arte elkartuz joan zirenak. San Pedro elizak XIII. mendeko portada eder bat du, hamabi zutabetan oinarritzen den arku zorrotz batekin, irudi oso ezberdinez apaindutako arkiboltekin; horien artean Zodiakoko zeinu batzuk ikus daitezke.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.