Herria

Villaluenga

Herriko etxadia elkarrengandik oso hurbil dauden bi gunetan banatuta dago. Horietako bat, nekazal etxe batez eta elizaz osatuta dago. Bestean, geratzen diren etxe apurrak daude. Bien artean, Erdi Aroko iturri bat ikus daiteke.

Eliza, Justa eta Rufina santuei eskainia, herri itxurako landa eraikina da, gaur egun hondatuta dagoena. Hegoaldeko horman dagoen leihate erromanikoak erakusten du Erdi Aroko jatorria. Arkupe hondatuari zutik ozta-ozta geratzen diren bi zutabek eusten zioten. Portadak erdi-puntuko arku bat du, bertan, arkuaren gainean, ikoroski bat eta giltza batzuk landuta dituen gurutze bat ikus daiteke. Erretaula barrokoa da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.