Herria

Villanañe

Oso herri txikia da, 5 biztanle baino ez ditu, eta Espejotik datorren bideko adar batetik sartzen da bertara. Bere erakargarritasun nagusia Mellerako Andre Mariaren ermita da, izen bereko haitzaren tontorrean dagoena. Nograrorako bide zaharretik joan behar da bertara.

Ama Birjinaren irudia egurrezkoa da, eta ile naturala du, besoak ordezkoak, batuta dituen eskuen artean arrosarioa darama. Bere jaia maiatzaren 8an ospatzen da.

Herriaren gain batean, Berbeako gazteluaren hondakinak ikus daitezke.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.